Erreserbatu online.

Prezioak eta eskuragarritasuna
Eskuragarritasuna eta prezioak kontsultatu.

Ibilbideak Motoz

Urbasa mendilerroa ezin hobea da motoz edo autoz ibilbideak egiteko, naturaren edertasunagatik, ehunka bihurgune ikusgarrirengatik eta desnibel beldurgarriengatik.

 

NAVARIDER, MOTORRAREN ESPERIENTZIA NAFARROAN

Motorraren munduarekin lotuta (automobilismoa eta motoziklismoa), kirol-turismoaren esperientziak ezagutarazteko eta zabaltzeko Nafarroako proiektua da.

 

Honakoak erakusten ditugu: profil zehaztuak dituzten errepide-ibilbideak, GPS tracker-ak (ibilbideak koordenadetan), ibilbideen mapak, ibilbideak, puntu kilometrikoak, bihurgune seinalatuak eta inprimatzeko laburpenak.

Informazio gehiago

Zergatik da Nafarroa moto-zaleentzako tokirik aproposena?

Hainbat bazterretan barrena eta aparteko edertasuna lagun, gidatuz gozatzeko egin diren 2001 kilometro errepide dituelako.

 

Jatetxe, taberna eta ostatuen aukera zabala dagoelako Nafarroan, zerbitzu eta harrerarik onenarekin; tokiko produktuetan oinarritutako gastronomiarik onena du.

 

Paisaia anitzak dituen lurraldea delako Nafarroa. Kilometro gutxitan igarotzen da Pirinioetatik Kantabriako bailaretara, mahatsondoak eta olibondoak dituen Mediterraneoko paisaietatik Iratiko basora, Errege Bardeetako desertutik ibarretako belardietara. Guztia 10.500 km2-tan.

 

Nafarroa Erreinu baten historia delako, eta Espainian Santiago bideari ekiteko atea ere bai. Nafarroak munduko jairik ezagunenak dituelako: Iruñako San Ferminak.

 

Eta Espainiako iparraldeko zirkuiturik onena duelako: Nafarroako Zirkuitua (Los Arcos).

Helbidea

Lizarra-Olazti errepidea, 30. km (Urbasako Natur Parkea)

31809 OLAZTI - NAFARROA

Telefonoa. +34 948395223

helbide elektronikoa. info@campingurbasa.com

  • Facebook
campingred
Urbasa

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookien politikan.
Onartu cookie guztiak
Cookie-en ezarpenak